Politika -

Hizkuntza politika

Urquijo: 'Estatuak ez du onartuko euskaragatik diskriminatzea'

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak Estatuak gipuzkoar guztien hizkuntza aukera bermatuko duela ohartarazi dio Martin Garitanori.

Carlos Urquijo. Argazkia: EITB
Carlos Urquijo.
Carlos Urquijo. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak agerraldi publiko guztiak euskaraz egingo dituela eta lehiaketa publikoetan kontratazioak egiteko irizpide linguistikoak hartuko dituela kontuan iragarri zuen atzo.

Erabaki horren harira, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari erantzun dio esanez, Estatuak ez duela euskaragatik diskriminatzea onartuko eta "gipuzkoar guztiek administrazioarekin harremanetan jartzeko hizkuntza aukeratzeko duten eskubidea" bermatuko duela.

"Zuzenbide-estatu batean gaude eta ez dugu lekuz kanpoko erabakirik onartuko", adierazi du Carlos Urquijok. Halaber, Espainia demokrazia bat dela eta demokraziaren aurkako jarrerak legearen arabera zigortu egiten direla, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea