Politika -

'Kongresua inguratu' ostean

Cifuentes legea aldatzearen alde, manifestazio eskubidea modulatzeko

Gobernuak Madrilen duen ordezkariak “eztabaida irekitzea” eskatu du manifestazio eskubidea erregulatzen duen lege organikoa “modulatzeko” asmoz, “espazio publikoaren erabilera arrazionalizatzeko”.

Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen duen ordezkaria. EFE
Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen duen ordezkaria.
Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen duen ordezkaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cifuentes Gobernuak Madrilen duen ordezkaria “eztabaida bat irekitzearen” alde azaldu da, manifestazio eskubidea erregulatzen duen lege organikoa “modulatzeko” asmoz, “ez mugatzeko”, “espazio publikoaren erabilera arrazionalizatzeko” baizik.

RNEri eskainitako elkarrizketan esan duenez, “Madril hiri korapilatsua da”, “etengabe manifestazioak” ematen direlako. Urte honetan 2.200 izan direla azaldu du, eta kopuru hori “neurrigabea” irudi zaio.

“Aldez aurreko baimena behar ez duen Konstituzio eskubidea da”, esan du Cifuentesek, eta “bizitzeko egokia den hiri batean dauden beste herritarren eskubidearekin bateragarria” izan behar duela gaineratu du.

Cifuentesen hitzetan, egungo manifestazio kopurua “une zehatz baten kontua da, politikoki gauden egoeragatik datorrena, eta kalean postontzietan lortu ez dutena lortzen saiatzen diren taldeek bultzatu dutena”.

Manifestatzearen eta herritarren zirkulazio librearen eskubideak bateragarriak izateko “legea aldatzea” proposatu du, eta “zein zentzutan argi” izan ez arren, zentzu horretan eztabaida bat irekitzearen alde egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea