Politika -
Auzitegi Gorena
Bruño ahizpei ETAri ordaintzeagatik jarritako zigorra baliogabetu dute
Auzitegi Nazionalak jarritako lehen zigorra baliogabetu du Gorenak eta "beldur gaindiezinagatik" jokatu zutela ebatzi du.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak Blanca Rosa eta Maria Isabel Bruño Azpiroz ahizpak absolbitu ditu. Gorenak urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zien 2003an eta 2006an jasotako bi estortsio gutunen ostean, ETAri 6.000 euro ordaintzeagatik.
Auzitegi Goreneko zigor arloko salak aintzat hartu du bi ahizpak jarritako helegitea, eta "beldur gaindiezinagatik" jokatu zutela ebatzi du, "ETAren mehatxuak eta ez beste arrazoi batzuek eraginda jokatu zutelako".
Era honetan, Auzitegi Nazionalak jarritako lehen zigorra baliogabetu du Gorenak. Orduan, bi ahizpek "beldur gaindiezinagatik" jokatu zutela onartu zuten arren, eta Fiskaltzak bost urteko espetxe zigorra eta 27.000 euroko isuna eskatu zuen arren, espetxea ez zekarren zigorra ezarri zieten.