Politika -
Hasi egin da kanpaina
Galiziako hauteskundeak, azterketa Rajoyren murrizketentzat
Alderdiek hasiera eman diote gaur gauerdian hauteskunde kanpainari.
Erredakzioa
Euskadin bezala, Galizian ere hauteskundeak izango dituzte urriaren 21ean, eta alderdiek gaur gauerdian abiatu dute kanpaina.
Galiziako hauteskundeak azterketa izango da Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearentzat, murrizketa politikek hauteslekuetan zer-nolako zigorra izango duten neurtuko dutelako.
Aurreko hauteskunde autonomikoetan, 2009an, Alberto Nuñez Feijoo PPren hautagai eta egungo Galiziako Gobernuko presidenteak agintea berreskuratu zuen bere alderdiarentzat, baina, aurten, herritarrek murrizketen aurrean agertuko duten erantzunaren araberakoa izango dira horren emaitzak.
Oposizioari dagokionez, nazionalistak zatituta aurkeztuko dira hauteskundeetara: BNG alde batetik, eta Anova (IUrekin koalizioa egin du).
Gobernu aukeretako bat bi alderdi nazionalistek eta PSOEk ituna egitea da, bestea PPk bakarrik gobernatzeko babes nahikoa lortzea.
Euskadin bezala, Galizian ere hauteskundeak izango dituzte urriaren 21ean, eta alderdiek gaur gauerdian abiatu dute kanpaina.Galiziako hauteskundeak azterketa izango da Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearentzat, murrizketa politikek hauteslekuetan zer-nolako zigorra izango duten neurtuko dutelako.Aurreko hauteskunde autonomikoetan, 2009an, Alberto Nuñez Feijoo PPren hautagai eta egungo Galiziako Gobernuko presidenteak agintea berreskuratu zuen bere alderdiarentzat, baina, aurten, herritarrek murrizketen aurrean agertuko duten erantzunaren araberakoa izango dira horren emaitzak.Oposizioari dagokionez, nazionalistak zatituta aurkeztuko dira hauteskundeetara: BNG alde batetik, eta Anova (IUrekin koalizioa egin du).Gobernu aukeretako bat bi alderdi nazionalistek eta PSOEk ituna egitea da, bestea PPk bakarrik gobernatzeko babes nahikoa lortzea.