Politika -

U-21

Santamariak 'Konstituzio eta demokrazia' gehiago nahi du Euskadirako

Gobernuko presidenteordeak “lasaitasunez” paseatu du Getxoko kaleetatik barrena, “inork Espainiarekin hausturarik eskatu gabe”.

Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaia eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea. EITB
Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaia eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea.
PPren ekitaldia, Getxon

00:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak esan duenez,Euskadik “Konstituzio, demokrazia eta askatasun gehiago” behar dituenmezua zabaltzeko balio behar dute igandeko hauteskundeko autonomikoek.

Euskadiko hauteskunde kanpainan egindako lehen agerraldian, presidenteordeak esan du Euskadik nahi duena “erantzunak ematea eta galderarik ez egitea” dela, baita ongizate ekonomikorako eta egonkortasunerako lan egitea ere.

Saenz de Santamariaren ustez, PPri botoa emanez gero, hau izango da Euskadiri buruzko titularra bozen biharamunean: “Konstituzio gehiago, demokrazia gehiago eta askatasun gehiago”. Saenzde Santamariaren ustez, PPri botoa emanda, Euskadiren titularrahautestontzien datorren egunean honako hau izango zen: “Konstituziogehiago, demokrazia gehiago eta askatasun gehiago”.

“Igandea giltzarria da Euskadirentzat, Konstituzioarentzat eta demokraziarentzat. Ezberdintasuna markatu dezake eta honaino iritsi gara esan, ez gara hemendik pasatuko”, azaldu du.

Presidenteordeak paseatu ostean hartu du parte mitinean esan duenez, “lasaitasunez” ibili da Getxoko kaleetatik barrena, “inork Espainiarekin hausturarik eskatu gabe”.

“Kaleetandagoen normaltasun hori Lehendakaritzan izan beharreko normaltasuna da.Niri kalean inork ez dit independentzia eskatu, ezta sezesiorik ere, lana eta ongizatea baizik. Eta horretara egon behar dugu”, nabarmendu du.

Nortasuna babestu

Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak “ausardia”eskatu die “nazionalistak ez diren ehunka mila euskal herritarrei”,datorren igandean hautestontzietara joateko eta euskal eta espainiaridentitatea babesteko, eta “doktrinatu” nazionalistaren kontra egiteraere bultzatu ditu. EAJri botoa ematea pentsatzen ari diren herritarreialderdi horrek independentziaren alde egingo diela esan die.

BasagoitikGetxon egindako hauteskunde-ekitaldian azaldu duenez, sezesio egoerageldiarazteko bide bakarra nazionalistak ez direnek euren botoarekin“Espainiaren batasunaren egonkortasuna” babestea da, “bizi dugun krisitik irten aha lizateko”.

“Euskalduntasunaeta espainiartasuna normaltasunez bizi nahi duten pertsonek merezidituzten errespetua eta ahotsa izango dituztela agintzen dizuet”,adierazi du.

“Irtenbidea ez da Urkullu,Ibarretxerenaren antzeko plan ezkutu bat du eta. Nazionalistak ez direneuskal herritarrek gauzak aldatzeko aukera dute, Euskadi ireki bategiteko aukera; eskuan dute benetan eroso sentiaraziko dituen Euskadirenalde egiteko eta protagonistak izateko aukera, PPri botoa emanez”,nabarmendu du.

PPko hautagaiaren ustez, bere alderdia da“egonkortasuna, normaltasuna eta lasaitasuna” eskaintzen dituen aukerapolitiko bakarra, eta inork ez die botoa Legebiltzarrean ordezkaritzariklortuko ez duten alderdiei eman behar. “Botoa ematera joan behar da, inor ezin da ez etxean gelditu, ezta botoa gehitzen ez duenari eman ere, Euskadi irekia babesten dugun guztiok, hausturarik eta inposiziorik gabe, indarrak eta botoak batu behar ditugulako”, azaldu du.

Hautagaiarenhitzetan, bere alderdiak Estatutua eta Konstituzioa babestuko ditu, eta“EAJk beso azpian duen independentzia proiektuan eragina izateko etahori baldintzatzeko” lan egingo du. “PPk zenbat eta aulki gehiago izan,Bilduk hainbat eta eragin txikiagoa izango du eta gehiago geukordezkatzen ditugun egonkortasunak eta lasaitasunak. Ondorioz, Euskadiren etorkizuna PPk jasotako botoen menpe dago, neurri handi batean”, esan du.

Informazio osagarria:

Hautagaiak 2012

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak