Politika -
Polizia Nazionala
Jose Ignacio Perez Aranburu ETAko kidea atxilotu dute Irunen
Antza, hiru urteko kartzelaldia bete behar du Perez Aranburuk. Frantziak 2005ean egin zuen estradizio-eskaera.
Erredakzioa
Polizia Nazionaleko Informazio Orokorreko Polizia-etxeko zenbait agentek Jose Ignacio Perez Aranburu ETAko kidea atxilotu dute gaur goizean. Atxiloketa Irunen (Gipuzkoa) ajzo da, terrorismoaren kontrako iturriek Europa Pressi jakinarazi dionez.
Zehazki, Frantziak estradizio-eskaera bat eginda dauka Perez Aranburuk justizia frantziarrarekin betetzeke dituen auziak amaitzeko.
Perez Aranburu ihesian egon da 1995etik. Barne Ministerioaren arabera, Frantziak 2005eko urrian egin zuen estradizio-eskaera ETAko kide izateagatik eta hiru urteko kartzelaldia du betetzeke.
Auzi-iheslaritzat jo zuten 2000. urtean, Jose Ignacio Arizkuren ‘Kantauri’ zigortu zuten epaiketa berdinean, Europa Pressen datuen arabera.
Gainera, uste dutenez, Perez Aranburuk 1995eji martxoaren 27an Ertzaintzaren ibilgailu baten kontra egindako eraso batean parte hartu zuen, bost agente zaurituta.