Politika -

Hauteskundeak galizian

Herritarrek aldaketaren edo jarraipenaren alde egingo dute Galizian

Inkesta guztien arabera, Partido Popularreko Alberto Núñez Feijoo Xuntako orain arteko presidenteak irabaziko ditu gaurko hauteskundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galiziako herritarrek 2.528 hauteskunde-eskoletan dauden lau mila mahaietan bozkatu ahalko dute gaur ospatuko diren Galiziako hauteskunde autonomikoetan.

Inkesta guztien arabera, Alberto Núñez Feijoo (PP) orain arteko presidenteak irabaziko ditu gaurko hauteskundeak. Dena den, Feijook gehiengo absolutuarekin edo hainbat alderditan banatuta dagoen oposizioaren laguntzarekin gobernatu beharko duen erabaki beharko dute bozkatzera joango diren galiziarrek.

Azken lau urteen ostean, herritarrek Feijoren nagusia den Rajoyren murrizketen inguruko iritzia emango dute. Gaurko emaitzek, beraz, herritarrek gobernu zentralak ezarritako murrizketak zigortzen dituzten adieraziko dute.

Banatutako nazionalismoa

Oposizioari dagokionez, BNGk azken legegintzaldietan erakutsitako batasunaren ostean, nazionalistak hiru hautagai-zerrendatan aurkeztuko dira urriaren 21eko hauteskundeetara:BNG, Alternativa Galega de Esquerda, Xose Manuel Beiras orain arteko BNGko buruzagi historikoaren alderdi berria, eta Compromiso por Galicia.

Egoera horrek 1992. urtetik gertatu ez den gertakari bat ekar dezake, hau da: azken bi hamarkadetan, lehen aldiz, Parlamentuak lau alderdiren ordezkaritzak izatea.

Termometro herrikoia

Pachi Vazquezek zuzentzen duen Galiziako alderdi sozialistak ere kolokan izango du bere etorkizuna hauteskunde hauetan, gaur ematen diren emaitzek ez dutelako soilik lurralde horretan alderdiak daukan egoeraren berri emango, baizik eta Estatu osoan daukana ere.

“Emaitzak pisua hartzen dutenean, 21:30 eta 22.00 bitartean”, Valeriano Martinez Presidentzia Sailaren idazkari nagusiak datuak emango ditu.

Galiziako herritarrek 2.528 hauteskunde-eskoletan dauden lau mila mahaietan bozkatu ahalko dute gaur ospatuko diren Galiziako hauteskunde autonomikoetan.Inkesta guztien arabera, Alberto Núñez Feijoo (PP) orain arteko presidenteak irabaziko ditu gaurko hauteskundeak. Dena den, Feijook gehiengo absolutuarekin edo hainbat alderditan banatuta dagoen oposizioaren laguntzarekin gobernatu beharko duen erabaki beharko dute bozkatzera joango diren galiziarrek.Azken lau urteen ostean, herritarrek Feijoren nagusia den Rajoyren murrizketen inguruko iritzia emango dute. Gaurko emaitzek, beraz, herritarrek gobernu zentralak ezarritako murrizketak zigortzen dituzten adieraziko dute.Banatutako nazionalismoaOposizioari dagokionez, BNGk azken legegintzaldietan erakutsitako batasunaren ostean, nazionalistak hiru hautagai-zerrendatan aurkeztuko dira urriaren 21eko hauteskundeetara:BNG, Alternativa Galega de Esquerda, Xose Manuel Beiras orain arteko BNGko buruzagi historikoaren alderdi berria, eta Compromiso por Galicia.Egoera horrek 1992. urtetik gertatu ez den gertakari bat ekar dezake, hau da: azken bi hamarkadetan, lehen aldiz, Parlamentuak lau alderdiren ordezkaritzak izatea.Termometro herrikoiaPachi Vazquezek zuzentzen duen Galiziako alderdi sozialistak ere kolokan izango du bere etorkizuna hauteskunde hauetan, gaur ematen diren emaitzek ez dutelako soilik lurralde horretan alderdiak daukan egoeraren berri emango, baizik eta Estatu osoan daukana ere.“Emaitzak pisua hartzen dutenean, 21:30 eta 22.00 bitartean”, Valeriano Martinez Presidentzia Sailaren idazkari nagusiak datuak emango ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eguneko albisteak Eguneko albisteak Galizia albisteak Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Galiziako Gobernua Alberto Núñez Feijóo