Politika -

Hauteskundeen ostean

PSOEk ideologia eraberritzeko prozesua azkartuko duela iragarri du

Inondik inora ez dela Alfredo Perez Rubalcabaren dimisioa ezta zuzendaritzako aldaketa mahaigaineratu argitu du Elena Valencianok.

Elena Valenciano PSOEko idazkariorde orokorra. EFE
Elena Valenciano PSOEko idazkariorde orokorra.
Elena Valenciano PSOEko idazkariorde orokorra. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko eta Galiziako hauteskundeetako emaitzen porroten ostean, PSOEk "beharrezkoak diren aldaketa guztiak" egingo dituela esan du Elena Valenciano PSOEko idazkariorde orokorrak eta ildo honetan, legegintzaldian zehar ideologia eraberritzeko prozesua azkartuko duela iragarri du. Hala ere, ez dela ez Rubalcabaren ezta zuzendaritzaren inguruko aldaketarik mahaigaineratu argitu du: "inondik inora ez da hori lehentasunezko eztabaida".

Sozialisten exekutibaren bileraren ostean, erkidegoetako hauteskundeak ezin direla zuzendaritza orokorra neurtzeko erabili adierazi du: "Galizian eta EAEn irabazi dugun alditan baino gehiagotan galdu dugu eta porrot bakoitzaren ostean zuzendaritza orokorra zalantzan jarri izan bagenu, ez litzake egonkortasunik egongo", gaineratu du.

PSOEren zuzendaritzaren arabera, igandeko porrota "2011ko udal hauteskundeetan hasi zen hauteskunde ziklo negatiboaren" barne sartzen da eta "oraindik amaitu ez dela" nabarmendu du Valencianok. Halaber, zuzendaritza emaitza hauen "arduradun" sentitzen dela azaldu du, "txarrerako eta onerako".

Buruzagi sozialistak ez daki 35 urtetan POSEk bizi izan duen "unerik txarrena" den ala ez Juan Fernando Lopez Aguilar ministro ohiak esan duen bezala, baina "oso txarra" dela onartu du. Lankideei "ardura eta hausnarketa lasaia" eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea