Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
'Tamalgarria izango litzateke Euskadiren Eguna egutegitik kentzea'
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogoratu duenez, gaur 33 urte beteko dituen Autonomia Estatuak "politikoki herrialde egin gintuen". "Merezi du data hori mantentzea", azpimarratu du.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, "tamalgarria izango litzateke Euskadiren Eguna jaiegunen egutegitik kentzea, euskaldunontzako bilgunea delako eta, oraindik ere, balio osoa du".
Radio Euskadin izandako elkarrizketan sozialistak gogoratu duenez, gaur 33 urte beteko duen Autonomia Estatutuak "politikoki herrialde egin gintuen". "Ideia ona izan zen urriak 25 Euskadiren Eguna izendatzea eta merezi du data hori mantentzea", azpimarratu du.
"Aberri Egunaren ospakizunak kutsu erlijiosoa du eta alderdi nazionalistek bakarrik parte hartzen dute", adierazi du Mendiak. "Zergatik kutsu erlijiosoegia duen eguna ospatzen jarraitzen duten azaldu beharko dute batzuek", nabarmendu du.
"Bazterketa eta nortasun-eztabaidak gaindituta", azken lau urteetan euskal gizarteak izan duen aurrerapauso handiena "normalizazioa" izan dela azpimarratu du Mendiak.