Politika -
'Jokaera gaitzesgarria'
PPk 200.000 euroko faktura izan zuen zinegotziaren dimisioa eskatu du
Burgoseko PPk Eduardo Villanueva PPko zinegotziaren "berehalako dimisioa" eskatu du, Udaleko telefonoa erabiltzean 207.000 euroko faktura sortzeagatik.
Erredakzioa
Cesar Rico Burgoseko PPko presidenteak Eduardo Villanueva Burgoseko Teknologia Berrien zinegotziaren "berehalako dimisioa" eskatu du, Udaleko telefonoa erabiltzean, "jokaera gaitzesgarria" izan zuelakoan. Izan ere, Burgoseko Udalak 207.000 euroko faktura jaso zuen.
Villanuevaren "gardentasun falta" salatu du Ricok eskainitako prentsaurrekoan, eta zinegotziak eskaini dituen azalpenak ez direla sinesgarriak izan azpimarratu du.
Halaber, Burgoseko PPko arduradunak erantzukizunatik libratu du Javier Lacalle alkatea. "Lacallek ez zituen faktura hauek ezagutzen", nabarmendu du Ricok, "Villanueva ez da argia izan ez alderdiarekin ez Udaleko taldearekin ere, eta gauza anitz ezagutu ditugu komunikabideei esker".
'Ohiko jarduerak'
Villanuevak, berriz, bere burua zuritu zuen atzo eskainitako prentsaurrekoan. "Telekomunikazioen Ingeniaria naizen heinean, eguneroko lana egiteko erabili nuen telefonia datuetako txartela", azaldu zuen.
Alkateak eskatutako eta Udaleko idazkaritza nagusiak egindako txosten baten arabera, txartelaren erabilera "handiegia izan zen, aitzirik gabe". Hala ere, txostenak ezin izan du argitu zertarako erabili izan zen txartela.
Hasierako faktura 207.000 eurokoa bazen ere, tarifa plana kontuan hartu ostean, telefono konpainiak faktura murriztu du eta, azkenean, 5.000 eurokoa da.