Politika -

Independentziaren eztabaida

PSCk lotsa sentitzen du Rajoyren eta Masen 'harropuzkeriekin'

PSC Konstituzioa erreformatzearen alde dagoela berretsi du Pere Navarrok, Estatuaren eta erkidegoen eskumenak argi uzteko.

Pere Navarro Kataluniako Generalitaterako presidentegaia. EFE
Pere Navarro Kataluniako Generalitaterako presidentegaia.
Pere Navarro Kataluniako Generalitaterako presidentegaia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pere Navarro PSCko lehen idazkari eta Kataluniako Generalitaterako presidentegaiak "lotsa" sentitzen du Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Artur Mas Generalitatearen buruzagia "Armadari, Mossoei eta armei aipamen eginez" ikusten dituenean eta "harropuzkeria" alde batera uzteko eskatu die.

Nueva Economia Forum topagunean "munduaren aurrean" Espainia eta Katalunia "barregarri" uztea leporatu die Rajoyri eta Masi, eta horregatik, azaroaren 25ean hauteskundeetan bi alderdiek ondorioak pairatzea espero du.

"Ez gara gerra gatazka batera joango, baina bai konpondu behar dugun gizarteko gatazka batera", adierazi du.

Ildo honetan, Rajoy eta Mas "gerra hizkera" erabiltzen ari direla uste du PSCko buruzagiak eta hori gizartera eramaten denean, "gatazka soziala" bilakatzen dela esan du.

Masen "arduragabekeria eta arinkeria" kritikatu ditu, "Kataluniako gizartea bitan zatitu" nahi izateagatik eta PPren aurka ere egin du, "zentzugabekeria gehiagorekin" bide ezezagunera batzeagatik.

Estatuaren eta erkidegoen eskumenak argi geldi daitezen PSC Konstituzioa erreformatzearen alde dagoela berretsi du Pere Navarrok, "bikoizketen eta gatazken lasterketa ekiditeko". Espainia estatu federala izatea nahi duela esan du Navarrok, eta "zalantzarik gabe" Kataluniako herriari etorkizunaren inguruan galdetzearen alde egingo duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea