Politika -

Bilera sorta

EH Bilduk eta EBk 'iritzi komun asko' antzeman dituzte Bilboko bileran

Bi alderdien ustez, bake-prozesua Aieten hitzartutako "bide horrian" oinarrituta egon behar du.

EH Bildu eta Ezker Batua Bilbon bildu dira. EITB.
Hauteskundeak Euskadi | EH Bildu eta Ezker Batua Bilbon bildu dira
EH Bilduko eta Ezker Batua-Berdeakeko ordezkariek bilera egin dute

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarkide hautetsiak "iritzi komun asko" antzeman ditu Ezker Batua alderdiarekin egindako bileran. Adostasun handia dute bi alderdiek gizarte eta ekonomia gaietan, eta normalizazio politikoan ere bai.

Bien arabera, bake-prozesua Aieten hitzartutako "bide horrian" oinarrituta egon behar du eta erreferenduma planteatzea ere oinarrizkotzat jotzen dute.

Adierazpenok EH Bilduren eta Ezker Batuaren arteko bileraren ostean egin ditu Mintegik. Elkarrizketa koalizio abertzaleak gainontzeko alderdiekin egiten ari den bilera sortaren parte da.

Bilera bukatuta, Mintegik esan du "ehuneko ehuneko adostasunak" izan dituztela ekonomia eta gizarte gaietan, eta "iritzi oso parekoak" normalizazio politikoaren esparruan.

Ezkerreko ikuspegia

EBko Jose Navas izan da bilera horretan, eta Navasen arabera, bilera "laneko hitzordua" izan da euskal gizartearen "arazoak" "ikuspegi ezkertiar garbiarekin" aztertzeko, hori bai, alderdi bakoitzaren "profila" argi utzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea