Politika -

Etxegabetzeen aurka

Ezker Anitzak banketxeen diru-gosea salatu du

Ezker Anitzako koordinatzaile berriak gobernuek "banketxeen interesak" familienen aurretik jartzen dituztela kritikatu du.

Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile berria. EFE
Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile berria.
Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile berria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile berriak etxegabetzeak gelditzeko exijitu du, izan ere, "banketxeen diru-goseagatik" egiten direla salatu du "gobernuen pasibotasunaren aurrean".

Ezker Anitza-IUko Biltzar Politikoak atzo arratsaldean hautatu zuen Mikel Aranaren ordezkoa, EAEko hauteskundeetako emaitzen ostean dimisioa eman baitzuen.

Arana koordinatzaile berriari laguntzeko prest azaldu da eta Saludek ez diela "bere ekarpenei uko egingo" adierazi du.

Atzoko bileran, Ezker Anitzak Amaia Egañaren, Barakaldon bere buruaz beste egin zuen emakumearen, familiarekiko elkartasun adierazpen bat onartu zuen.

Alderdiaren iritziz, prozesu horiek "irtenbidea eman beharreko dramak" dira, gobernuek "familien interesak beharrean, banketxeen interesak soilik defendatzen dituztelako".

Hori dela eta, berehala etxegabetzeak gelditzeko eskatu du biktima gehiago egotea saihesteko.

Halaber, Biltzar Politikoak azaroaren 14rako deitutako greba orokorrari babesa emateko ebazpen politikoa onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea