Politika -
Elkarrizketa 'Ara' egunkarian
Otegi: 'ETAren biktimekin egiteke dugu elkarrizketa'
Batasuneko bozeramaile ohiaren ustez, "oso mesedegarria" izango litzateke biktimekin komunikazio kanalak irekitzea.
Erredakzioa
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak ETAren biktimekin "elkarrizketa egiteke dutela" eta hori egitea "denentzat" "oso mesedegarria" izango litzatekeela adierazi du.
Kataluniako 'Ara' egunkarian egindako elkarrizketa batean, Otegik hitz egiteko prest daudenekin komunikazio kanal "zuzenak edo zeharkakoak" irekitzearen alde egin du.
Halaber, Batasuneko bozeramaile ohia indarkeriaren erabileraren aurka agertu da, eta, horrenbestez, ezker abertzaleak soilik bide baketsuen alde egindako apustua berretsi egin du.
Coviteren erantzuna
Covitek Gregorio Ordoñezen hitz batzuekin erantzun dio Otegiri. Ordoñezek “ETAren hiltzaileek pribilegiorik merezi ez dutela” zioen, eta “hirugarren gradua lortzea bere eskuetan” dagoela gogorarazi du Covitek.