Politika -

EAJren Jaurlaritza

EH Bildu: 'EAJk aurrekontuak onartu eta bakarrik gobernatu nahi zuen'

Alderdiekin izandako bileretan, egitarau eta proposamen zehatzak ez aurkeztea leporatu diete jeltzaleei.

EH Bilduren prentsaurrekoa. EFE
EH Bilduren prentsaurrekoa.
EH Bilduren prentsaurrekoa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu, Dani Maeztu, Leire Pinedo eta Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkideen ustez, EAJk hasieratik bakarrik gobernatzea eta aurrekontuak onartzea bilatu du, "neurri zehatzak proposatu gabe eta hausnarketarik egin gabe".

Datorren legegintzaldian EAJk bakarrik gobernatzeko hartutako erabakia baloratu dute, eta hasieratik, "anbiguotasunez" jokatu dutela uste dute.

Euren iritziz, "hausnarketarik egin gabe" aurrekontuak onartzea bilatu dute, eta krisi ekonomikoa gainditzeko neurri zehatzak jakin gabe jarraitzen dutela kritikatu dute.

Urreak azaldu duenez, EAJren proposamenaren inguruan azalpenak emateko aurkeztu zizkieten bi dokumentuei ez zieten erantzunik eman.

EH Bildu "elkarrizketarako eta akordioetarako prest zegoen", baina betiere edukien baitan ez "txeke zuri baten truke". Halaber, EAJrekin izandako bileretara, ez direla akordioak ixteko asmoarekin joan zehaztu dute, elkarguneak aurkitzeko baizik.

Hala ere, Maribi Ugarteburuk azaldu du "datozen hilabete eta urteetan"EH Bilduk "edukietan oinarritutako akordioak" bilatuko dituela "EAEko hirulurraldeetarako".

Barne ministroari kritika

Bestalde, Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkide eta ezker abertzaleko buruzagiaren ustez, Gobernua "tokiz kanpo eta gizartearekiko eta nazioarteko komunitatearekiko geroz eta urrunago" dago ETArekin hitz egitea baztertzerakoan.

Ildo honetan erantzun du atzo Jorge Fernandez Diazek "ETArekin amaitzeko legearekin nahikoa zutela" esan eta gero.

Ugartebururen iritziz, "mundu osoko gatazketan balioa duen metodo bakarra elkarrizketa da" eta horregatik, "ETAren, Espainiaren eta Frantziaren eta alderdi guztien arteko elkarrizketa behar da".

Bestalde, atzo Mikel Albisuk "Antza" eta Soledad Iparragirrek "Anboto" egindako adierazpenak "positibotzat" jo ditu, Espainiako eta Frantziako gobernuei ETArekin hitz egiteko aldarrikatu baitzuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea