Politika -
ETAren adierazpena
UPyD: 'Adierazpena totalitarioen gisako xantaia da'
Bestalde, EH Bilduk ETAri desegiteko eskatu ezean, ezingo lukeela Legebiltzarrean egon uste du.
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDko bozeramailearen iritziz, "EH Bilduk ETAri desegiteko eskatzen ez badio, euren zerbitzura daudela erakutsiko dute berriro, eta ondorioz, ezingo luke erakundeetan egon".
ETAren azken adierazpena "onartezina" dela esan du ohar batean, eta "totalitarioen gisako xantaia" dela ohartarazi du.
Ildo honetan, "ETA erabat desegiteko eta egun lokalizatuta dauden kide guztiak atxilotzeko Zuzenbideko Estatuaren tresna guztiak" erabiltzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea