Politika -
Omenaldia Arkautin
ETA eta ezker abertzaleak biktimak banaka onartzea nahi dute ertzainek
Ertzainen eta Terrorismoaren Biktimen Senideen elkarteak (Aserfavite) "orokortasunak, testuinguruak eta erretorikak" alde batera uzteko eskatu diete.
Erredakzioa
Aserfavite Ertzainen eta Terrorismoaren Biktimen Senideen elkarteak "biktimak banaka" aitortzeko eskatu die ETAri eta ezker abertzaleari.
Aserfavitek ETAk azaroan, urteetan zehar, hil dituen lau ertzaini egin die omenaldia Arkautiko (Araba) Ertzaintzaren eskolan. Genaro Garcia, Joseba Goikoetxea, Javier Mijangos eta Ana Isabel Arontegui dira hain zuzen ere omendu dituztenak.
Azken biak Beasainen hil zituzten duela 11 urte, eta aurreko ostiralean Udalaren omenaldia jaso zuten. Bilduk, Beasainen agintzen duen alderdiak, omenaldi horretan parte hartzeko deia egin zuen.
"Orokortasun, testuinguru eta erretorika gehiagorik ez. Javier, Ana Isabel, Joseba eta Genaroren hiltzaileek heriotza injustua izan zela aitortzea merezi dute. ETA desegitea exijitzen dugu eta hiltzaileek biktimei, banan banan, eragindako sufrimendua aitortzea", berretsi dute.