Politika -

Lau eguneko bidaia

Gazteak Belfastera joango dira Lokarrirekin, prozesuaz ikasteko

Iritzi ezberdinetako gazteekin batera joango dira Lokarriko bi kide. Aurten, bake prozesuetan gazteek duten rola izango dute hizpide.

Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. Argazkia: EITB
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarri bakearen eta konponbidearen aldeko herritar sareko bi kide Ipar Irlandara joango dira asteazken honetan, gazte erakunde politikoetako bost ordezkarirekin batera, Irlandako bake prozesuaz ikasteko.

Euskadiko Gazteria Sozialistak, Gazte Abertzaleak, Ezker abertzalea, EGI eta Alternatiba gazte erakundeetako kideek parte hartuko dute proiektu honetan, Lokarriko bi lagunekin batera. Asteazkenean abiatuko dira Ipar Irlandara eta igandean itzuliko dira. Proiektu horrek, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzaren diru-laguntza jaso du.

Maialen Lizarralde Lokarriko kideak aurkeztu du ekimena, gaur goizean, Bilbon. Ekimen hori iaz ere egin zuten, baina aurten, gazteek bake prozesuetan duten rolaz hitz egingo dute.

Proiektuan parte hartuko duten gazteen bileretan eta eztabaidetan parte hartuko dute, eta hainbat bisita egingo dituzte, Ipar Irlandako bake prozesuaren bilakaera gertutik ezagutzeko.

Irlandako Parlamentua ezagutuko du taldeak Dublinen, Sinn Féin-eko gazte elkarteko kideekin batera, taldea Irlandako hiriburura iristen dela aprobetxatuz. Belfasten, Stormontera joango dira, eta eztabaida izango dute bertako parlamentariekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea