Politika -
Espetxe politika
ETAk presoei ez die gizarteratzen uzten, Barne ministroaren ustez
Jorge Fernandez Diaz ministroak aitortu duenez, ETAko preso gehienek uko egin diote gizarteratze neurriak onartzeari.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren arabera, ETAk behartu egiten ditu presoak gizarteratzea ez onartzeko.
Amaiur koalizioak espetxe politika aldatzeko jarri duen interpelazioaren harira, hitz egin du Jorge Fernandez Diaz ministroak. Horren hitzetan, ETAko preso gehienek uko egin diote Gobernuak gizarteratzeko ezarritako neurriak onartzeari.
“Espainiako presoen egoerarekin kezkatuta baldin badaude, izan daitezela ahotsik ez duten horien bozgorailu, eta, gertu dituztenez, eska diezaietela ETAko presoei kartzeletako legeak onartzeko eta gizarteratze programarekin bat egiteko”, eskatu dio Barne ministroak Rafa Larreina Amaiurreko diputatuari.
Ministroaren ustez, “sarkasmoa” da Amaiurrek presoek ahotsa izatea eskatzea, “hain justu, ETA presoak isilarazten ari denean”; izan ere, horren esanetan, ETAk presoak ez gizarteratzera behartzen ditu.
Fernandez Diezen iritziz, "Amaiurrek ETArekin zerikusia du", ez baitio esan ez disolbatzeko ez barkamena eskatzeko.