Politika -

ETAren biktima

Inaxio Uria gogoratuko dute gaur, hilketaren laugarren urteurrenean

Uria familiak bilkura isila deitu du 13:00etarako, haren omenez jarritako monolitoaren aurrean, Azpeitiko Loiola auzoan.

Uriari egindako omenaldia hilketaren hirugarren urteurrenean, 2011n. Argazkia: EITB
Uriari egindako omenaldia hilketaren hirugarren urteurrenean, 2011n. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur 4 urte hil zuen ETAk Inaxio Uria enpresaria Azpeitian. Urteurrena dela eta, haren familiak omenaldia antolatu du gaurko.

Urtero bezala, bilkura isila izango da 13:00etan Azpeitiko Loiola auzoan, haren omenez jarritako monolitoaren aurrean, eta 15 minutuko iraupena izango du.

Halaber, erakunde publikoetako ordezkariek eta alderdi politikoetako kideek ere parte hartuko dute ekitaldian.

Hilketaren laugarren urteurrenaren harira, Uriaren familiak ohar bat kaleratu du. Familiak idatzi horretan dioenez, ETAk bere jarduera armatua alde batera uzteko erabakia hartu badu ere, “ez dira zauriak ixteko baldintzak bete, oraindik”.

Bestalde, ezker abertzaleari indarkeria salatzeko eska diezaioten dei berezia egin die Uriaren senideek alderdi politikoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea