Politika -

Konstituzio Egunean

EGIk Euskal Konstituzioa aurkeztu du Donostian

Testuaren arabera, "Euskal Herria Europako herrien artean nortasun propioa duen herria da, berezko ondare historiko, sozial eta kulturalarekin".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EGIk, EAJko gazteen erakundeak, "Europako errealitatearen parte den Euskal Estatuaren proiektuan" sinisten duela nabarmendu du gaur, eta horren harira, "Euskadiko Euskal Lurralde bateratuen Konstituzio Politikoa" idatzi dute.

Konstituzio Espainiarraren Eguna dela aprobetxatuz, EGIko ordezkariek Donostian aurkeztu dute agiria. "Gure helburua Europako eremuan finkatuko den Euskal Estatua eratzea da, frantzes zein espainiar estatuek duten maila berean".

"Euskal Herria Europako herrien artean nortasun propioa duen herria da, berezko ondare historiko, sozial eta kulturalarekin. Euskal Herria hiru eremu politiko-juridikotan eta bi Estatutan banatuta dauden zazpi lurraldek osatzen dute", dio dokumentuak.

Gutuna Rajoy eta Hollanderentzat

Zentzu horretan, "Euskal Estatu propioa izatea bideragarria eta onuragarria" izan daitekeela nabarmendu dute, "eta hori da, hain justu, Konstituzio berri honekin erakutsi nahi duguna".

EGIk gutun bana bidali die Mariano Rajoy eta François Hollande Espainia eta Frantziako estatuburuei eta EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, UPN eta UPyD alderdiei

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea