Politika -
Gabonetako aparteko soldata
Euskadi ez da 'insumisoa', baina aparteko soldata ordaindu behar du
Idoia Mendiaren iritziz, Jaurlaritzak "Aurrekontuen Lege autonomikoa aplikatzea baino beste irtenbiderik ez du", izan ere, egun, Legebiltzarra deseginda dago.
Erredakzioa
Idoia Mendia Jaurlaritzako jarduneko bozeramailearen arabera, Patxi Lopezen Exekutiboa ez da "insumisoa" izaten ari Gabonetako aparteko ordainsariari dagokionez. Gauza da, Jaurlaritzak lege autonomikoari kasu egin behar diola, "ez duelako beste intenbiderik", prebarikazio delitua ez egiteko. Espainiako Gobernuak, hain zuzen, prebarikazioa leporatzen dio, baina Espainiako legeari lotuta.
Catalunya Radio irrati katean egindako adierazpenetan, Mendiak esan du "Aurrekontuen Lege Autonomikoa aplikatzea" baino beste interbiderik ez dagoela, gaur egin Legebiltzarra deseginda dagoelako.
Horren harian, 20/2012 Errege Lege-Dekretua uztailean onartu zutela azpimarratu du, botere legegilearen lan-epetik kanpo eta Jaurlaritzak hauteskundeak aurreratzea espero ez zuenean.
Konstituzionala
Ondorioz, Patxi Lopezen Gobernuak "Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentziari jarraituko dio", Mendiaren hitzetan. Horrekin batera, abokatuen txostena ere kontuan izango du, horrek "Lege autonomikoa indargabetzen ez duen Lege Dekretuaren aplikazioa "gertatzez Konstituzioaren aurkakoa" den ala ez argituko lukeelako.
"Gertatzez Konstituzioaren aurkakoa" izatearen arazoa Auzitegi Konstituzionalaren epai baten bidez edo Legebiltzarrak Gobernu Zentralaren Aurrekontuen Legea egokituta konponduko litzateke.