Teknologia -

Lehen astean

Espainian erabiltzen da gehien Mega deskarga orrialdea

Megauploaden ondorengoa den zerbitzua arrakasta handia izaten ari da. Espainiaren atzetik daude, hurrenez hurren, Brasil, Frantzia, Herbehereak eta Zeelanda Berria.

Kim Dotcom, Mega deskarga orrialdearen sortzailea. Argazkia: EFE
Kim Dotcom, Mega deskarga orrialdearen sortzailea.
Kim Dotcom, Mega deskarga orrialdearen sortzailea. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian erabiltzen da gehien Mega deskarga orrialdea, Megaupload zerbitzuaren ondorengoa. Duela astebete aurkeztu zuten orrialde berria, eta, dagoeneko, Espainia da Mega deskarga orrialdearen lehen trafiko iturria, Brasil, Frantzia, Herbehereak, eta Zeelanda Berria atzetik dituela.

Twitter kontuaren bidez jakinarazi ditu datu horiek Kim Dotcom Megaren sortzaileak.

Megaupload itxi eta urtebetera, Mega proiektu berria aurkeztu zuen Kim Dotcom sortzaileak pasatu den astean Aucklanden duen luxuzko etxean. Astebetean arrakasta handia lortu du Mega deskarga orrialdeak; izan ere, denbora horretan 10 milioi artxibo baino gehiago igo dituzte bertara erabiltzaileek.

Kim Dotcomek eskerrak eman dizkio Espainiari zerrendako lehen postua eskuratzeagatik, baina lanean jarraitzeko deia egin die erabiltzaileei "Brasil eta Alemania pausoa bizkortzen ari dira eta".

Denak ez dira berri onak, ordea, Megarentzat. AEBetako Zinema Elkarteak gogor kritikatu du web orrialdea; zalantzan jarri dute zerbitzuaren legezkotasuna, eta Kim Dotcomek besteen sormen lana lapurtuz aberastu dela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea