Teknologia -
APIRILETIK AURRERA
YouTubeko bideoen egileek kobratu egin ahalko dute
Googleko plataforma ordainpeko harpidetza bat sortzea aztertzen ari da. Horrela, egileak eta plataformak erabiltzaileetatik lortutako irabaziak banatu egingo lituzkete.
Erredakzioa
YouTube bideo-plataforma ordainpeko harpidetza zerbitzu bat prestatzen ari da. Horrela, egileek euren bideoetara sartutako erabiltzaile kopuruaren arabera kobratu ahal izango dute.
2007. urtean, egile askok beste plataforma batzuetara bidali zituzten euren bideoak, horietan harpidetza zerbitzu bat eskaintzen zietelako eta dirua irabaz zezaketelako. Horregatik, YouTube iragarkiak sartzen hasi zen bere plataformako bideorik ikusienetan.
Horrela, hileko harpidetza (0,74 eta 3,70 euro artean) ezartzea aztertzen ari dira. Neurri honekin kalitate oneko produktuak eta erabiltzaile kopuru handiagoa erakartzea espero dute.
Googleren arabera, zerbitzu hori proba moduan eskainiko dute apirilean, eta izandako harreraren arabera erabakiak hartuko dituzte.
Bide horretatik lortzen dituzten irabaziak egileen eta plataformaren artean banatuko dituztela iragarri dute.