Itxi

Teknologia

Berehalako mezularitza

Spotbros “WhatsApp euskaldunak”, milioi bat erabiltzaile lortu ditu

Erredakzioa

Getxoztar talde batek sortutako aplikazioa WhatsApp baino “seguruagoa eta osatuagoa” da.

  • Spotbros aplikazioa. Argazkia: EITB.

    Spotbros aplikazioa. Argazkia: EITB.

Getxoztar talde batek sortutako Spotbros berehalako mezularitza zerbitzuak milioi bat erabiltzaile lortu ditu, "WhatsApp euskaldunak" astelehenean emandako datuen arabera. Aipatu aplikazioa urrian jarri zuten martxan iOS (Apple) eta Android (Google) sistema eragileetarako.

Konpainiak bere blogean zehaztu duenez, "harrigarria" da 10 langile besterik ez duen start-up batek emaitza horiek lortu izana. Izan ere, Facebook, Twitter eta komunikazioaren "gainerako erraldoiek" denbora gehiago behar izan zuten harrera hori lortzeko.

Spotbrosekoen esanetan, aplikazioaren deskargen % 71 Espainiatik egin dira, % 14 Mexikotik, % 8,2 Venezuelatik, % 4 Kolonbiatik eta % 2,8 AEBetatik.

Aplikazio horren sortzaileen ustez, erabiltzaileen pribatutasuna da "garrantzitsuena". Hori dela eta, eztabaida guztiak AES256bitsekin zifratzen dituzte, AEBetako Gobernuak dokumentu sekretuenak kodetzeko erabiltzen duten sistemarekin hain zuzen. Horrekin batera, 30 egunean behin zerbitzariak ezabatu egiten dituzte.

Kontaktuak bilatzeko, sistema horrek kodigo pertsonal baten bidez bilatu eta onartzen ditu. Kontaktuek euren kodigoak bidaltzen dituzte komunikazioa onartzeko. Hala, pertsonaren edota taldearen identitatea baieztatzen da.

Spotbrosen bidez, erabiltzaileek galderak egin ditzakete geolokalizazioa baliatuz, eta inguruan duten beste edozein erabiltzailek erantzun ahal dizkie.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena