Teknologia -
Berrikuntza
Bosch, ibilgailu automatikoa ekoizteko bidean
Autoaren maniobrak erreian mantentzeko sistema baten bidez kontrolatuko dira eta ibilgailuaren inguruko informazioa sentsoreen eta bideoen bitartez jasoko da.
Erredakzioa
Bosch automobilak ekoizteko Alemaniako konpainia gidatzeko sistema automatikoa lantzen ari da, eta, besteak beste, auto-ilarak daudenerako pilotu automatiko bat sortu nahi du.
Lehendabiziko fasean, autobideetan gidatzeko sistema automatikoak ekoitziko ditu; izan ere, errepide horietan ez da ibilgailurik izaten kontrako noranzkoan eta oinezkorik ere ez dago.
Sistema berritzaileak erreian mantentzeko, abiadura egokia kontrolatzeko eta erreiz aldatzeko laguntza funtzioak izango ditu. Errepideari buruzko datuak sentsoreen eta bideoen bidez jasoko ditu ibilgailuak.
Ildo honetan, auto pilaketak daudenerako pilotu automatiko bat ere garatu nahi dute.
Guztira, 5.000 ingeniari inguru ari dira lanean Boschen laguntza eta segurtasun sistemen garapenean.