Teknologia -

Mezularitza aplikazioa

Telegram, WhatsApp baino 'hobea'

Sakelako telefonoentzako mezularitza aplikazio berriak WhatsAppen abantailak baliatzen eta akatsak zuzentzen ditu. Gainera, software librea da eta euskaratu egin dute.

Telegram sakelako telefonoen mezularitza aplikazioa da. Argazkia: EiTB
Telegram sakelako telefonoen mezularitza aplikazioa da.
Euskadin da jada Telegram aplikazioa, Whatsapp berria

1:26

Manu Gimenez / eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsAppek hilabete gutxitan bereganatu du sakelako telefonoen mezularitza aplikazioen merkatua, eta sakelako telefonoak erabiltzen dituztenen egunerokoan ezinbesteko baliabide bilakatu da.

Orain, ordea, lehiakide gogorra atera zaio: Telegram. WhatsAppi aurre egiteko beste ahalegin batzuek porrot egin badute ere, badirudi Telegram barreiatzen ari dela erabiltzaileen artean; izan ere, jendea ohartu da WhatsAppen "berdina" dela, baina erabat doan.

Hori horrela, kode irekiko aplikazioa, software librea aldarrikatzen dutenak erakarri dituena, Appleren eta Androiden deskargen zerrendaburu bihurtu da.

Aplikazioa duela gutxi jarri zuten merkatuan, eta egunero 150.000 aldiz deskargatu zen Espainiako Estatuan.

Abantailak WhatsAppen aurrean

Doakoa da plataforma guztietan (Androiden 0,89 euro ordaindu behar dira urtean behin WhatsApp edukitzeagatik) eta WhatsAppen berdin-berdina da erabiltzaile arruntarentzat. Baina horren ezaugarri nagusia pribatutasuna da, enkriptatzeari eta elkarrizketa seguruak (mezuak automatikoki ezabatzen eta zifratzen ditu) izateko aukerari esker.

Gainera, WhatsAppen gehienez ere 50 laguneko taldeak osa daitezke; Telegramen, berriz, 200eraino zabaldu dute kopurua, eta gigabyte bateko artxiboak ere partekatu ahal dira.

Bestalde, aplikazio berria harrera ona izaten ari da Euskal Herrian. Izan ere, WhatsApp ez bezala, Telegram euskaraz dago eskuragarri (Androiderako bakarrik).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp nobedadeak Sare sozialak berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Aplikazioak gaur Telegram