Itxi

Teknologia

Eskaintzak online

'Cyber Monday', 'Black Friday' egunaren alternatiba sarean

E.G | eitb.eus

Saltoki gehienek ostiralean egin zituzten beherapenak, baina bada gaur ere webgunean deskontuak egiten dituenik.

1:27
Cibermonday

Black Friday eguneko eskaintzak aprobetxatzerik izan ez zutenek gaur dute bigarren aukera, 'Cyber Monday' edo Astelehen Zibernetikoa baita gaurkoa. Saltoki gehienek ostiralean egin zituzten beherapenak, baina astelehen honetan beherapenak eskaintzen dituenik ere badago.

Thanksgiving Day edo Esker Oneko Egunaren ondorengo astelehenean ospatzen da Cyber Monday izenekoa, eta biek ala biek AEBn dute jatorria. Ostiral Beltzean AEBko saltokietan ilara eta jendetza zegoela ikusita, astelehenean eskaintzak sarean egitea erabaki zuen Shop.org webguneak 2006an, eta ordudanik, zabal erabili da Ameriketako Estatu Batuetan. Espainiako Estatuan duela gutxi hasi dira dendak ohitura honekin bat egiten.

Hala, Amazon, Media Markt, Decathlon, El Corte Inglés eta Grupo Cortefiel taldeek, besteak beste, eskaintzak egingo dituzte gaur euren webguneetan.

Amazon.es-ek, esaterako, lehen aldiz ospatuko du Cyber Monday eguna, eta 150 eskaintza berezi egingo ditu elektronika, informatika eta etxetresnen alorrean.

Astelehen Zibernetikoa Espainiako Estatuan bultzatzen duen eDay webguneak deskontu-kupoiak eskainiko ditu ekimenarekin bat egin duten dendetan. 100 bat saltoki batu dira ekimen horretara: KLM, Airfrance, Kiabi, Fnac, Desigual, Conforama, Asos, Kiehl's, El Ganso, Microsoft, Textura, Leksport, Famosa, C&A, HP eta Toys'R'us, besteak beste.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena