Teknologia -
Mobile World Congress
Telefono mugikorretarako operadore izan nahi du Googlek
Bestalde, mugikorretan ordainketak egiteko plataforma bat ere iragarri du Googlek. Izan ere, Android programa propioa abian jarriko du AEBko enpresa horrek.
Erredakzioa
Telefono mugikorretarako operadore izan nahi du Google enpresak, Bartzelonan egiten ari diren Mobile World Congressen konpainiako presidenteordeak iragarri duenez.
Sundar Pichaik azaldu zuenez, Googlek sakelako telefonoentzako zerbitzuak eskainiko ditu laster, baina ez orain arte operadoreek egin duten bezala.
Bestalde, mugikorretan ordainketak egiteko plataforma bat ere iragarri du Googlek. Izan ere, Android programa propioa abian jarriko du AEBko enpresa horrek.
Mugikorretarako operadore bihurtzeko, AEBko operadore batzuekin bat egingo du Googlek, eta beste konpainia horien sareak erabiliko ditu bere zerbitzuak saltzeko. Wifi sareak eta sare klasikoak uztartuz, telefonia eredu berri batera jauzi egitea izango du helburu nagusi.
Horrez gain, Android Pay ordainketak egiteko sistema berria iragarri du Googlek.