Teknologia -

'Arcade Land', garun-paralisia dutenei lagunduko dien bideokoa

'Arcade Land', Espainian aitzindaria den bideokoa atera dute PlayStation 4rako (PS4), garun-paralisia duten pertsonentzat egokitua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Arcade Land', Espainian aitzindaria den bideokoa atera dute PlayStation 4rako (PS4), garun-paralisia duten pertsonentzat egokitua.

3Dko sei joko izango ditu eta sei bideojoko klasikoetan oinarrituta dago, sugea eta Koth Studioko Pac-Man, besteak beste.

Arcade Land jokoa maiatzean iritsiko da Espainiara eta handik AEBra esportatutako dute, Nicola Garcia bideojokoko garatzailek aurreratu duenez.

Bideojokoak kamera bat du, erabiltzaileak egiten dituen mugimenduak atzematen dituena. Horri esker, buruarekin edo gorputz-enborrarekin jolastu ahalko da, eskua erabili behar gabe.

Garun-paralisia duten lagunek dagoeneko probatu dute jokoa. PS4rentzat garatutako jokoa 9,99 eurotan izango da salgai eta La Caixaren Gizarte Laguntzaren babesa izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Bideo-jokoak azken ordukoa Desgaitasuna