Teknologia -

EGILE ESKUBIDEAK

Googlek auzi judiziala irabazi dio Oracleri, Java lengoaiagatik

Googlek Java programazio lengoaia erabili zuen Android sortzeko, eta Oraclek, Javaren jabeak, auzitara eraman zuen. Sententziak arrazoia eman dio Googleri eta erabilera egokia egin zuela erabaki du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBtako auzitegi batek arrazoia eman dio Googleri egile eskubideen auzi garrantzitsu batean. Google-ek, Oracle enpresarena den Java lengoaia erabili zuen Android sortzeko, sakelako telefonorako munduan gehien erabiltzen den sistema eragilea sortzeko, alegia.

Auzitegiak bere aldetik, Googleen erreklamazio guztiak aintzat hartu ditu. Bilatzaile erraldoiaren arabera, Android sortu zutenean, momentu oro, Java lengoaiaren egile eskubideak errespetatuz egin zuten. Sententzia honi esker Google, oraingoz, Oraclek eskatzen dizkion 9.000  milioi dolarreko isuna ordaintzetik urrunago dago.

Bestalde Oraclek, auzitegiaren erabakia errekurritu egingo duela esan du. “Gure ustez, Googlek sakelako telefonoen merkatuan sartzeko Java lengoaia kopiatu besterik ez zuen egin”, esan du Oracleko aholkularia den Dorian Darleyk.

Googlentzat aldiz, “epai hau garaipen bat da Androiden ekosistemarentzat, Java programatzaileen komunitatearentzat eta softwear diseinatzaileentzat”.

Estatu Batuetako egile eskubideen legearen arabera, ”erabilera justu batek” jabearen baimenik gabe produktu edo zerbitzu baten erabilera mugatu bat egiteko aukera eskaintzen du baina, beti ere ikerketara bideratuta badago.

Epaiketan zehar, Oracleko abokatuek Googleek defendatzen duen “erabilera justu” hori aitzakia bat besterik ez dela esan dute eta, auzitegiaren erabakia errekurritu egingo dutela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Google Epaiketak argazkiak Albisteak