Itxi

2016/07/04

19:13

Teknologia

YouTube Kids, umeentzako bertsioa, uztailaren 13an kaleratuko dute

Plataforma horrek umeei zuzenduta dauden edukiak eskainiko ditu. Gainera, haurren heziketa ardatz duten bideoak izango dira nagusi.

  • YouTube Kids, umeentzako bertsioa, uztailaren 13an kaleratuko dute Espainian

    YouTube Kids, umeentzako bertsioa, uztailaren 13an kaleratuko dute Espainian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

YoTube plataforma digitalak uztailaren 13an kaleratuko du Espainian haurrentzat prestatutako bertsioa.

Aplikazio horrek, umeei zuzendutako eduki ugari eskaintzen ditu, eta, horien artean, haurren heziketa ardatz duten bideoak daude. Era berean, haurren gustukoak diren edukiak eta telesailak eskainiko dituzte plataforma horretan.

Gainera, umeen erabilera kontrolatzeko aukera izango dute gurasoek. Izan ere, haurrek egiten dituzten bilaketak blokeatu ahal izango dituzte edota igarotzen duten denbora mugatu.

Modu horretan, YouTube Kids plataformari esker umeek euren gustuko edukiak bilatu ahal izango dituzte.

YouTubek 2015eko otsailean aurkeztu zuen aplikazioa, AEBn, baina, dagoeneko, Mexikon eta Brasilen ere eskuragarri dago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;