Teknologia -

Pribatutasunari buruz

Facebookeko sortzaileak "huts egin" dutela onartu du

Sare sozialeko erabiltzaileen informazioa pertsonala tratatzeko hobekuntzak asteon iragarriko dituzten berri eman du Mark Zuckebergek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookeko pribatutasun politikaren inguruko aldaketek hainbat kritika sortu ditu azken asteetan eta Mark Zuckerberg, sare sozialeko sortzaileak kideen informazio pertsonala tratatzeko orduan, "huts egin" dutela onartu du. Hala aitortu dio Robert Scoble blogariari bidalitako mezu elektronikoan.

Mezu horretan, Zuckebergek erabiltzaileen erreakzioak aintzat hartu dituztela azaldu du eta hobetu beharreko elementuak asteon jakinaraziko dituzte.

Facebookeko sustatzaileak onartu duenez, " ziur egon nahi dut oraingoan gauzak ondo egiten ditugula".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea