Teknologia -

Historiaurrea

Elikagaien kontserbazioa neandertalek garatu zutela ondorioztatu dute zientzialariek

Haragia eguzkitan lehortuz edo ketuz kontserbatzen zutela adierazi dute EHUko euskal ikertzaileek, eta horretarako, animaliaren hanketatik tirak ateratzen zituzten.

Bi neandertal, Mettmann herriko (Alemania) Neanderthal Museoan. Montajea: Abuk Sabuk
Bi neandertal, Mettmann herriko (Alemania) Neanderthal Museoan. Montajea: Abuk Sabuk
Bi neandertal, Mettmann herriko (Alemania) Neanderthal Museoan. Montajea: Abuk Sabuk

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiar penintsulan bizi zen neandertalak elikagaien kontserbatzekon teknika garatu zuen, Jarama VI Guadalajarako aztarnategian EHUren laguntzarekin egindako ikerketa baten arabera. Ikerketaren ondorioak Archaeological and Anthropological Sciences aldizkarian argitaratu dituzte.

Duela 50.000 urte Jarama VI aztarnategian bizi ziren neandertalak aztertu dituzte lan horretan. Antonio J. Romero Gasteizko EHUko campuseko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Historiaurrea alorreko ikertzailearen arabera, hiru fase daude elikagaiak kontserbatzeko prozesuan.

Lehenengoan, ehiztariek oreinen haragia jaten zuten. EHUko ikertzaileak adierazi du haragi hori animaliaren hanketatik ateratzen zutela tira moduan, gero eguzkitan lehortu edo janaria ketu egiten zuten, kontserbatzeko. Horrez gain, oreinen larrua aprobetxatzen zuten arropa, estalkiak eta kanpamentuetarako osagarriak egiteko.

Bigarrenean, animalia belarjaleak ehizatzen zituzten udan eta udazkenean. Aro horretan klima oso hezea zenez gero, ibaiaren ur-goraldiak sarriagoak ziren, eta hori dela eta, “neandertalek interes handiagoa zuten baliabide begetalak ustiatzen ehizan baino”, ikertzaileen esanetan. Seguruenik ihiak eta ibai-bazterreko beste landare batzuk lantzeko erabili zituzten harriak topatu dituzte ikertzaileek hori ondorioztatzeko.

Horiez gain, neandertalek besteak beste zaldiak ehizatzeko erabili zuten leku bat topatu dute. Animaliak hil eta haien gorpuak zatitzen zituzten bertan. Ikertzailearen esanetan, zati batzuk jaten zituzten, saiheskiak eta bizkarrezurra, esaterako, baina zati gozoenak kanpamentura eramaten zituzten.

Horrela, Romerok azaldu duenez, neandertalek elikagaiak kontserbatzeko teknika garatu zuten eta ingurua eta urtaro bakoitzak ematen zizkien baliabideak ustiatzen jakin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia EHU Eguneko albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Historia albisteak gaur