Teknologia -

Behin-behineko neurria

Google+ itxi du Googlek, erabiltzaileen datu pribatuak agerian utzi ostean

Konpainia horrek gaur bertan zabaldu duen ohar batean azaldu duenez, dagoeneko kontrolpean hartu duten arazo horrek nazioartean izan du eragina, milaka erabiltzaileen datuak agerian utziz.

Google. Artxiboko argazkia: EFE
Google. Artxiboko argazkia: EFE
Google. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google multinazionalak astelehen honetan iragarri duenez, Google+ plataforma behin-behinean ixtea erabaki du, milaka eta milaka erabiltzaileen datu pribatuekin lotutako segurtasun arazo bat izan ostean.

Konpainia horrek gaur bertan zabaldu duen ohar batean azaldu duenez, dagoeneko kontrolpean hartu duten arazo horrek nazioartean izan du eragina, milaka erabiltzaileen datuak agerian utziz.

"Ez dugu uste gaizkileek erabiltzaileen datuak erabili dutenik, ez baitugu hori agerian utziko lukeen frogarik topatu", ziurtatu du Googlek ohar horretan. Google+ 2019ko abuztura arte egongo da itxita.

"Google+-eko profilari dagokion informazioarekin egon da arazoa, hau da, erabiltzailearen izenari, helbide elektronikoari, lanbideari, generoari eta urteei dagozkien datuekin", aitortu du multinazionalak.

Antza denez, joan den martxoan izan zuten arazo horren berri, eta berehala jarri ziren lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Multinazionalak berriak Google albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Internet Enpresen albisteak