Teknologia -

Zibersegurtasuna

Banketxeen irudia erabiliz iruzurra egiten ari direla ohartarazi du Kontsumobidek

Bezeroak mezu elektroniko bat jasotzen du txartelarekin arazoak daudela esanez eta hura aktibatzeko helbide elektroniko bat eskainiz. Kasurik ez egitea eta banketxearekin hitz egitea gomendatu dute.

Banketxeek autentifikazio bikoitza eskatu ohi dute. Argazkia: Pexels.com
Kode informatikoa.
Banketxeek autentifikazio bikoitza eskatu ohi dute. Argazkia: Pexels.com

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak finantza erakundeen irudia ordezten duten (phishing-a deitzen zaio iruzur mota honi) mezu elektroniko batzuk atzeman ditu, bezeroen sarbide-datuak eta pasahitzak eskuratzeko.

Ohar batean azaldu duenez, bezeroak banketxearena dirudien mezu elektronikoa jasotzen du txartelarekin arazoak daudela esanez eta berriro hura aktibatzeko helbide elektroniko bat eskainiz. Hori da, hain justu, bezeroaren datuak eta pasahitzak lortzeko modua, ondoren iruzur egiteko eta lapurtzeko.

Kontsumobidek gogorarazi du datu pertsonalak edo bankuko pasahitzak ezin direla, "inola ere, posta elektroniko edo telefono bidez jakinarazi; erakundeek ez dute inoiz horrela eskatzen". Berdin dio, gainera, zein den emandako arrazoia: segurtasuna, sustapena, estatistikak, sistemen balidazioa, edo, kasu honetan bezalaxe, banku txartela berriro aktibatzea.

Gainera, ez da ahaztu behar kasu gehienetan autentifikazio bikoitza egitera behartzen duela legeria berriak. Beraz, halakorik eskatzen ez digutenean susmo txarra hartu ahal diogu.

Mezu elektroniko bat edo komunikazio motaren bat jasotzean zalantzarik edukitzekotan, Kontsumobidek gomendatu du banketxearekin harremanetan jartzea ohiko bideak erabiliz (omunikazio susmagarri horrek eskaintzen dizkigun aukera horiek saihestu), komunikazioa benetakoa dela egiaztatzeko eta, hala dagokionean, iruzurra salatzeko.

Kutxabankek duela 10 egun jakinarazi zuen bere izenean iruzurra egiten saiatzen ari zirela. Hainbat gomendio eman zituen horrekin lotuta: 

- Ez eman inori zure sarbide-datuak, ez txartelarenak, ezta kontuarenak ere. Kutxabankek soilik bere kanal ofizialetan eragiketak egiten ari zarenean eskatuko dizkizu datuak eta sarbide-gakoak.

- Mezuaren bidaltzailea ezagutzen ez baduzu, ez zabaldu. Kontuz ibili larrialdiko informazioa duten edo COVID-19arekin zugana zuzendutako mezu elektronikoekin.

- Ezagutzen ez dituzun bidaltzaileen mezuetan fitxategiak atxikita badaude, ez ireki, eta ezagutzen ez duzun helbide elektroniko batetik edo SMS mezu bati lotura duten webgunerik ez bisitatu eta ez jaitsi.

- Interneten bidez erosketak egiten badituzu, sortu txartel birtual bat urruneko bankaren bidez. Egokitu txartelen mugak emango diezun erabileren arabera.

- Ez jaitsi ofizialak ez diren aplikazioak; izan ere, birusak izan ditzakete edo ordenagailuan kalteak eragin.

- Ez zabaldu sasi-informaziorik edo albistegi ofizialetatik ez datorren albisterik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Iruzurrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Albiste faltsuak Kontsumoa Zibererasoak Internet KontsumoBIDE