Teknologia -

Iberdrola

Iberdrolak zibereraso bat jasan zuen, eta 1,3 milioi bezeroren datuak ostu zituzten

Zibererasoaren egileek bezeroen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa eskuratu zituzten.

Iberdrola dorrea. Artxiboko argazkia: EFE
Iberdrola dorrea. Artxiboko argazkia: EFE
Iberdrola dorrea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak zibereraso bat jasan zuen joan den martxoaren 15ean, eta hackerrek 1,3 milioi bezeroren datuak ostu zituzten, konpainiak Europa Press agentziari baieztatu dioenez.

El Pais egunkariaren arabera, eraso informatikoaren egileek bezeroen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa eskuratu zituzten. Kontu korrontearen eta kreditu txartelaren zenbakiak, baina, ez omen zituzten bereganatu.

Hackerrek eragindako zirrikitua egun hartan bertan itxi zuten, eta biharamunean eraso masibo gehiago pairatu zituzten, baina denak gelditzea lortu zutela zehaztu dute.

Estatuko beste hainbat erakunderen kontrako erasoak ere izan ziren, besteak beste, Diputatuen Kongresuaren aurkakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Iberdrola Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Zibererasoak gaur