Teknologia -
Sare sozialak
Elon Muskek gertu du Twitter erostea
AEBko hedabideen arabera, baliteke hurrengo orduetan egitea iragarpen ofiziala.
eitb media
Elon Musk mundu pertsonarik aberatsenak gero eta gertuago du Twitter erostea. The Wall Street Journal eta Bloomberg hedabide estatubatuarren esanetan, sare soziala prest dago haren azken eskaintza onartzeko, eta baliteke iragarpen ofiziala hurrengo orduetan egitea.
Are gehiago, badirudi Musk bera dagoeneko Twitterreko jabea balitz bezala txiokatzen ari dela: "Espero dut nire kritiko zorrotzenek ere Twitterren jarraitzea, hori baita adierazpen askatasuna".
Apirilaren 14an, Muskek 43.394 milioi dolarreko (39.803 milioi euro) eskaintza publikoa egin zuen Twitter erosteko. Hain zuzen ere, 54,20 dolar eskaini zituen sare sozialaren akzio bakoitzeko.
Egun, Twiterreko akzioen % 9,1 ditu Muskek, baina jabe osoa izan nahi du.