Teknologia
Sare sozialak
Elon Muskek Twitterren erosketa geldiarazi du, behin behinean
EITB MEDIA
Enpresariak erabakia hartu du plataforma horren erabiltzaile faltsuen kopurua % 5etik beherakoa dela baieztatu arte, hilaren hasieran argitaratutako txosten batean adierazten den bezala.
-
Elon Musk, artxiboko irudian: EFE.
Elon Musk enpresariak Twitter erosteko prozesua geldiarazi du, momentuz. Hala jakinarazi du plataformak berak hilaren hasieran argitaratutako txosten batek adierazi ondoren bere erabiltzaile faltsuen kopurua % 5 baino txikiagoa dela.
Maiatzaren hasieran, konpainiak kalkulatu zuen sare sozialeko kontu faltsuak edo spam-kontuak eguneko erabiltzaile aktiboen % 5 baino gutxiago izan zirela urteko lehen hiruhilekoan. Hala ere, Muskek etenaldian jarri du plataformaren erosketa, kalkulu hori babesten duten xehetasun gehiago izan arte.
Muskek esana zuen Twitter osoa 44.000 milioi dolarren truke erosi ondoren bere lehentasunetako bat plataformako "spam botak" kentzea izango zela, asko direla eta hori sare sozial horren akats handienetako bat dela uste baitu.
Twitter deal temporarily on hold pending details supporting calculation that spam/fake accounts do indeed represent less than 5% of usershttps://t.co/Y2t0QMuuyn
— Elon Musk (@elonmusk) May 13, 2022