cerrar buscador

10:44

Bekak eta itundutako zentroak

EiTBk Historia bekak eskaintza

EiTBk Historia Graduko ikasleentzako bekak eskaintzen ditu

2019/20 ikasturtean, prestakuntza praktikoa Eusko Irratian egiteko aukera eskaintzen die EiTBk unibertsitateko Historia Graduko ikasleei.

  • EiTB Bekak

    EiTB Bekak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak (EiTB) Historiako Graduko 3. eta 4. mailetako ikasleei Eusko Irratian prestakuntza praktikoa egiteko aukera ematen die.

Lankidetza-bekek –3 izango dira– 10 hilabeteko iraupena izango dute, eta 300 € emango dira hilero. Dedikazioa asteko 20 ordukoa izango da. Ikasleak Eusko Irratiaren artxiboan arituko dira.

Emango den prestakuntza praktikoa ikus-entzunezko dokumentuen analisiari eta kudeaketa informatikoari buruzkoa izango da, eta artxiboko materiala errentagarri egiteko eta balioztatzeko modu berrien proiektuetan parte hartuko dute.

Prestakuntza honetan parte hartu nahi dutenek betekizun hauek bete behar dituzte:

- Euskarako C1 maila izatea.

- 2019/2020 ikasturtean, Historiako Graduko 3. edo 4. mailetan matrikulatuta egotea.

Izena emateko epea irailaren 22an amaituko da. Bidali eskaera CVarekin batera helbide elektroniko honetara: hautaketa@eitb.eus.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB Taldea

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.