11:12

Gaztea

Gastronomia

Bilbon eta Lasarten daude Euskal Herriko hanburgesarik onenak, Gazteako entzuleen arabera

B. F. | EITB Media

Hainbat izen nabarmendu dira Hanburgesaren Nazioarteko Egunean sare sozialetan martxan jarri dugun galdetegian. Hona hanburgesen maitaleentzako sortutako gida!

  • Hanburgesa

    Hanburgesa. Argazkia: @tipulaburger

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hanburgesaren Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko onenen bilaketa abiatu dugu Gaztearen sare sozialetan. Ezagutzen duten hanburgesarik gozoena non egiten duten aipatzeko eskatu diegu erabiltzaileei, eta dagoeneko badugu gure rankinga.

Tipula

Bilboko Tipula jatetxea (Barrenkale Barrena, 6) izan da gure galdeketako bozkatuena. 2017an ireki zutenetik, hainbat sari irabazi dituzte bertako "hanburgesa urbano"ek.

Jatetxea ireki aurretik, Tipulako arduradunek hamar urte eman zituzten Los Angelesen, bertako gastronomiaren sekretuak ikasten. Gero, Los Angeleseko Downtowneko giroa Bilboko Alde Zaharrera ekarri dute, graffitiz eta koloretako argiz beteriko espazioan.

Bertan jateaz gain, etxera eramateko zerbitzua ere badu Tipulak. Ez dute erreserbarik onartzen; beraz, Euskal Herriko hanburgesarik onena probatu nahi izanez gero, bertan agertu eta mahai bat libratu arte itxaron beharko duzu.

Oreka

Lasarteko Orekak (Kale Nagusia, 13) eskuratu du bigarren postua. Hanburgesez gain, bokadilloak, garagardo karta, errazioak eta etxean egindako postreak dasta daitezke Orekan.

Bertan jateko zein etxera eramateko enkarguak hartzen dituzte. Asteartetik igandera dago zabalik, 18:00etatik 23:30era.

Nagusitu diren bi jatetxeen atzetik, Donostiako Arretxe jatetxea eta Durangoko Tabira Etxea aipatu dituzte gure erabiltzaileek.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean