EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Inbestidura saioa

Jeltzaleak Ajuria Eneara itzuliko dira aste honetan Urkulluren eskutik

Lehendakari berria izendatzeko hitzordu garrantzitsuenak asteazkenean (inbestidura saioa) eta larunbatean (karguaren zina) izango dira. eitb.com-ek unean-uneko informazioa eskainiko du.

Iñigo Urkullu lehendakari izendatuko dute aste honetan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakari izendatuko dute aste honetan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakari izendatuko dute aste honetan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik agenda politiko garrantzitsua abiatuko du aste honetan, azken hiru urtetan lehendakari sozialista izan ostean, Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu jeltzalea lehendakari berria izendatuko duelako.

Horrela, asteazkenean, hilaren 12an, izango den inbestidura saiotik hasita, larunbatean, hilaren 15ean, Gernikan izango den karguaren zinara bitartean, eitb.com-ek saio guztien informazio osoa eskainiko du zuzenean.

Inbestidura saioa

Horrela, datorren asteazkenean inbestidura saioari hasiera emango diote. Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak lehendakaria izateko bere burua ere aurkeztuko du bertan, Mintegik berak azaldu duenez, Urkulluri lidergoa kentzeko baino, herrialdearen ereduaren gainean EH Bilduk EAJrekin dituen desadostasunak agerian uzteko.

Azken orduko ezustekoak egon ezean, bozketaren lehenengo itzulian Urkulluk ez ditu babes nahikorik lortuko. Hori dela eta, hurrengo egunean, ostegunean, bozketa errepikatuko dute eta orduan bai, Urkulluren lehendakarigaitzak gehiengo sinplea lortuko du, eta ondorioz, 10. legegintzaldiaren lehendakari izendatuko dute jeltzalea.

Estatuko Aldizkari Ofiziala

Behin izendapena eginda, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak erabakiaren berri emango dio Juan Carlos erregeari. Horrek izendapena egiaztatzeko Errege-Dekretua sinatuko du, eta ondoren, Estatuko eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialetan argitaratuko dute.

Karguaren zina Gernikan

Hurrengo urratsa karguaren zina izango da, datorren larunbatean, hilaren 15an, Gernikako Juntetxean. Gernikako arbolaren aurrean eta Autonomia Estatutuaren gainean egingo du Urkulluk karguaren zina. Hala ere, zinean aldaketak egin dituela iragarri du EAJk, eduki erlijiosoa murrizteko.

Ondoren, hilaren 16 eta 17 bitartean Eusko Jaurlaritza berriko sailburuek egingo dute karguaren zina. Litekeena da abenduaren 18an Urkulluk zuzendutako lehen Gobernu Kontseilua izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea