EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Bigarren jardunaldia

Gaur hautatuko dute Urkullu lehendakari, gehiengo absoluturik gabe

Kritikak izan dira nagusi lehen saioan, Urkulluren proposamenen zehaztu faltagatik eta ETAren aurrean EH Bilduk duen jarreragatik. Aurrekontuetan ''inplikatzea'' proposatu dio Urkulluk PSEri.

Iñigo Urkullu. EFE
Iñigo Urkullu.
Inbestidura saioaren laburpena: Horrela izan da lehen eguna

08:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi ekonomikoa, bakegintza eta autogobernua izan dira ildo nagusiak Eusko Jaurlaritzako lehendakari berria aukeratzeko inbestidura saioaren lehen jardunaldian. Bertan, beren gobernu proposamenak aurkeztu dituzte Iñigo Urkulluk eta Laura Mintegik, eta gainontzeko alderdien erantzunak entzun dituzte.

Jarraian, bozketa egin dute, eta, espero bezala, Urkulluk eta Mintegik ez dute lortu gehiengo absolutua. EAJko hautagaiak 27 legebiltzarkideen babesa jaso du, eta LauraMintegik, 21 legebiltzarkideena. PP, PSE eta UPYDkoparlamentariek abstentzioaren alde egin dute.

Gauzak horrela, ostegun honetan, 10:00etan, lehendakaria izendatzeko bigarren eta azken bozketaegingo dute, eta gehiengo sinplearekin hautatuko dute Iñigo Urkullu EAEko lehendakari.

EAJko buruak esan duenez, ez dio uko egin Eusko Jaurlaritzari egonkortasun gehiago emateari legealdi honetan. Halaber, "desadostasunak gainditzeko konpromisoa" erakutsi du. Legebiltzarreko alderdietako ordezkariei erantzuna emanez, EAJko hautagaiak PSE-EEri 2013ko Aurrekontuen onarpenean ''inplikatzea'' eskatu dio; jeltzaleak eta sozialistak gauza askotan bat datozela nabarmendu du, besteak beste, gobernuaren babesean eta zerbitzu publikoetan.

Administrazioan % 20ko murrizketa egingo du Urkulluk

Ekonomia mailan, administrazio publikoa murrizteko asmoa eta Enplegua eta Ekonomia Suspertzeko Plana iragarri ditu. Halaber, autogobernu mailan, euskal estatus demokratiko baterako adostasuna eskaini du.

Urkulluren proposamenek kritika ugari jaso dituzte. Hala, PSEk ''zehaztasun falta'' leporatu dio, eta PPren ustez asteazken honetan hitzaldiak ez du konfiantza sorrarazten. EH Bilduk, bestalde, Urkulluren 'indeterminazioa eta autodependentzia' kritikatu ditu.

Itunak eta oztopoak

Patxi Lopezek fiskalitatearen erreforma eztabaidatzea eta adostea proposatu dio Urkulluri, 2013ko aurrekontuei oniritzia eman aurretik. PSE adostasunetara heltzeko prest dagoela adierazi du Lopezek, "betiere marra gorri batzuk gainditu gabe eta gure printzipioei uko egin gabe".

Ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko, zerbitzu sozialak mantentzeko, autogobernua defendatzeko nahiz bakegintza aurrera egiteko hitzarmenetara heltzeko prest dagoela berretsi du, baina lehendabizi, eta 2013ko aurrekontuak onartu aurretik, fiskalitatearen erreforma eztabaidatzea jarri dio baldintza gisa Urkulluri.

Lehentasuna euskal herritarren arazo ekonomikoak baldin badira, lehendakariaren alboan izango direla aurreratu du PPK. Hala ez bada, baina, akordiorik lortzeko aukerarik egongo ez dela ohartarazi du Antonio Basagoitik.Bakea protagonista EB Bilduren eztabaidetan

Laura Mintegik ere bere gobernu proposamenak aurkeztu ditu asteazken honetan Legebiltzarrean. Bere hitzaldian, erabakiak hartu ahal izateko burujabetza aldarrikatu du EH Bilduko ordezkariak. Mintegiren arabera, egungo egoeraren arazo larriena arazoei aurre egiteko "tresna nahikorik ez edukitzea da".

Mintegik bere aurkezpenaren tarte handi bat ekonomia jorratzera bideratu duen arren, beste alderdien erantzunetan bagekintza izan da ideia nagusia.Bakea memoriaz eraiki behar dela esan dio Joseba Egibar Legebiltzarrean EAJren bozeramaileak EH Bilduri, haren ustez indarkeriak eta hilketak, edonork eginda ere, "justifikaziorik ez" dutelako, ezta giza eskubideak urratzeak ere.

Patxi Lopezek Laura Mintegiren jarrera kritikatu du bere hitzaldian. "Ez zara gobernatzera etorri, zerbait berria izango bazinate moduan aurkeztu duzuen zuen burua, baina zilegitasuna lortzeko iraganarekin hautsi behar duzue", adierazi dio.

PPk , berriz, erantzun bakarra eman dio Mintegiri: ''Gaitzetsi ETA eta haren atentatuak; ez nahastu biktimak eta zigortzaileak; ez asmatu gatazkarik; eta errespetatu Konstituzioa eta Estatutua''.

Maneiroren esanetan, UPyDrentzat "lehendakarigai bakarra" dago [Iñigo Urkullu jeltzalea]. Izan ere, "ezin da lehendakari izan ETA gaitzetsi ez duen alderdi baten hautagaia" [Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia].

UPyDren legebiltzarkideak "ETAren lagun leiala eta gaizkileen bozeramaileak izatea" egotzi dio ezker abertzaleari, eta erakunde terroristak "bizirik eta mehatxu egiten" jarraitzen duela aipatu du. "Agiriak publikatzen ditu, ez da desegin, ez ditu armak entregatu, ez du barkamena eskatu eta ez da damutu, eta ez du Justiziarekin kolaboratu", deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea