EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

14:00etan

Gobernu berriko sailburuak arratsaldean iragarriko ditu Urkulluk

Astelehenean osatuko dute Jaurlaritza, Urkulluk Gernikako Juntetxean karguaren zina egin ostean. Asteartean, lehen gobernu bilera egingo dute.

Iñigo Urkullu lehendakaria, inbestirua saioan. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu lehendakaria, inbestirua saioan. Argazkia: EITB
Gobernu berriko sailburuak arratsaldean iragarriko ditu Urkulluk

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral honetan iragarriko die EBBko kideei Jaurlaritza osatuko dutenpertsonen zerrenda, ordu bietan egingo duten aparteko bilera batean.

Radio Euskadi "Arratsaldean jakingo dugu" Juan Maria Aburto ArantzaTapia Ricardo Gatzagaetxebarria Estefania Beltran Heredia

Ostegunean Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu ostean, Urkulluk EAJren Euzkadi Buru Batzarra deitu du 14:00etarako Jaurlaritza osatuko duten pertsonen berri emateko.

Hurrengo Jaurlaritza astelehenean osatuko dute, Iñigo Urkulluk Gernikako Juntetxean karguaren zina egin ostean, eta, asteartean, lehen gobernu-bilera egingo dute 2013ko aurrekontuak prestatzeko.

Bi sailburu gutxiago

Urkulluk bultzatuko duen murrizketa-politika dela eta, Jaurlaritzak bi sailburu gutxiago izango ditu, eta ez da lehendakariorderik izango.Jaurlaritza lau emakumek eta lau gizonek osatuko dute, eta politikamunduan eta kudeatzeko arduretan esperientzia duten pertsonak izangodira.

EBBren bileran, Iñigo Urkulluk "hartuko dituen lehen neurriak" iragarriko ditu eta agintean izango den lehen 100 egunetako egitaraua azalduko du.

"Jaurlaritza berriak hartuko dituen lehen neurriak" iragarri eta agintaldiko lehen 100 egunetarako egitaraua

EAEko hauteskundeen webgune berezia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea