EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

10:14

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Urkullu, lehendakari

Hasi egin da Urkullu lehendakariaren aroa

Erredakzioa

Lehendakariak gaur arratsaldean iragarriko du nortzuk izango diren Eusko Jaurlaritza berriko sailburuak.

01:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu jeltzalea lehendakari da dagoeneko, atzo Eusko Legebiltzarrak izendatu eta gero.

Hemendik aurrera, akordioak bilatzera behartuta egongo da, gutxiengoan gobernatzeko. Bere buruari jarritako erronka nagusien artean, krisiari aurre egitea, bakea errotzea eta Euskadirentzat beste estatus bat adostea.

Lehendakariak bihar egingo du karguaren zina, Gernikako Juntetxean. Ekitaldian, Juan de Ajuriagerrak idatzitako formula erlijiosoa erabiliko du, baina aldaketa batzuekin. Adibidez, Gernikako Estatutuarekin egingo du zina, eta ez Bibliarekin.

Gaur arratsaldean, sailburuak nortzuk izango diren jakinaraziko du. Datu gutxi ezagutzen dira oraindik: Sail kopurua 10etik 8ra jaitsiko dela, eta Gobernua paritarioa izango dela.

Balizko sailburuen kiniela guztietan hiru izen daude: Juan Mari Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramailea, Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkidea eta Arantza Tapia diputatua.

Sailburuek astelehenean egingo dute karguaren zina, eta hurrengo egunean, asteartean, lehen aldiz batzartuko da Jaurlaritza berria.

LEHENDAKARIAREN ERRONKAK

Aurrekontuak egiteko orduan, lehendakariak 1.400 milioi euro gutxiago izango ditu, diru-bilketa % 10 jaitsi baita.

Lehen erabakietako bat funtzioarioen abenduko ordainsariari buruzkoa izan liteke. Izan ere, seguru aski, aurreratu egingo dituzte 2013ko ordainsariak, Bizkaiko Aldundiak, udalek eta EHUk egin bezala.

Urkulluk berak aipatutako beste hainbat erronkaren artean, erreforma fiskala gauzatzea, bakea eta bizikidetza errotzea eta "sentsibilitate politiko guztien artean" Euskadirentzat beste estatus bat adostea.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena