EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Radio Euskadin
Pastor: 'Ez dut ulertzen eskandalua sortzea PSE-Bildu ituna dela-eta'
Gainera, PSE-EEren bozeramaileak esan duenez, EAJrekin "fiskalitatean bat etorriz gero" aurrekontuetan ere itunak izango dira.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailearen esanetan, "gobernatzen duenak dauka erantzukizuna herrialde batek aurrera egin dezan" eta, onartu duenez, ez du ulertzen "ika-mika" sortzea PSE eta Bilduren artean aurrekontuetan ituna egiteagatik.
Pastorren iritzian, aurreko legealdian PSEri "EAJk eta PPk fiskalitatea moldatzearen inguruan 40 alditan ezetz esan beharrean, 40 alditan baietz esan izan baliote, gaur egungo Jaurlaritzak ez luke duen zorra ezta antza izango dituen arazoak ere izango".
Radio Euskadiri egindako elkarrizketa batean, PSE-EEren bozeramaileak onartu du EAJrekin "fiskalitatean bat etorriz gero" aurrekontuetan ere itunak izango direla. Halaber, bake eta elkarbizitzaren gainean, adierazi duenez, badago "oinarri etiko bat", aurreko legealdian eraikitakoa, hori dela eta, "ez dugu onartuko zerotik hastea, ezker abertzaleak nahi duen moduan".
Bestalde, Pastorrek nabarmendu du alderdiaren afiliatuek erabakiko dutela nor izango den alderdiaren buru, baina "aldaketak egongo dira", gaineratu du.