EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
PP
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskadiko PPren presidenteak eta lehendakarigaiak esan duenez, "akordioak lotu ahal izateko, ahalegin guztiak egiten ari da Alderdi Popularra".
Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentea. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak eta lehendakarigaiak adierazi duenez, "akordioen bilaketan, ahalegin guztiak egiten ari da Alderdi Popularra". Gainera, "blokeoa gainditzeko" eskatu die gainerako alderdi politikoei, "Espainiari baietz esatea Euskadiri ere baietza ematea baita".
Larunbat honetan Gasteizen izandako ekitaldi politikoan izan da Alonso, Borja Semper eta Anton Danborenea Gipuzkoako eta Bizkaiko zerrendaburuekin batera.
Alonsok azpimarratu duenez, "datorren astean gobernu-akordioa lortzeko, alderdiek erantzukizun-ariketa egin beharko dute", Mariano Rajoyren inbestidura-saioari aipamena eginda. "Guztiei erantzukizuna eskatzen diegu", esan du Alonsok, "euskal herritarren onura Espainian gertatzen denaren mende baitago".
Bestalde, EAJk Eusko Jaurlaritzan egindako kudeaketa kritikatu du PPko buruak. Alonsoren esanetan, Alderdi Popularrak azken lau urteetan sustatutako "erreformetan eta bere alferkerian" bizi izan baitu EAJk.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa