Politika -

Ikasturte politikoaren hasiera

Urkullu: 'PP eta Ciudadanos elkartu dira, eta okerrena espero dugu'

Bestalde, Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidenteak ziurtatu duenez, jeltzaleek ez dute bat egingo PPrekin eta Ciudadanosekin "oinordetza jasotzeko ere".

Urkullu, Zarautzen egindako ekitaldian hitza hartu duenean. Argazkia: EFE
Urkullu, Zarautzen egindako ekitaldian hitza hartu duenean. Argazkia: EFE
Urkullu, Zarautzen egindako ekitaldian hitza hartu duenean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakari eta EAJren lehendakarigaiak ohartarazi duenez, "ezinezkoa" da modu aktiboan edo pasiboan EAJk PP eta C's "iraganera bueltatzea" babestea, eta "hilabete barru, euskal berezitasuna ezabatu eta Euskadiko ongizatea hustu" nahi dutenen aurrean erantzutera deitu du. "PP eta Ciudadanos elkartu dira, eta okerrena espero dugu", gaineratu du.

Bestalde, Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidenteak ziurtatu duenez, jeltzaleek ez dute bat egingo PPrekin eta Ciudadanosekin "oinordetza jasotzeko ere". Era berean, "argi eta garbi" utzi nahi izan du irailaren 26az geroztik "ezetz esaten jarraituko" duela, ez baitute jarreraren "norabidea" aldatuko irailaren 25eko euskal hauteskundeen ostean.

EAJk ekitaldia egin du Zarautzen, ohi legez, ikasturte politikoari hasiera emateko. Urkulluk hitza hartu duenean, aprobetxatu egin du "abisu serioa" helarazteko, inbestidura saioa dela eta.

Urkulluren esanetan, "PPren gehiengo osoaren" legealdia "negatiboa izan da euskal autogobernuari dagokionez", eta "elkarrizketa ezak", "birzentralizazioak" eta "inposaketak" baldintzatuta egon da.

Gainera, lehendakariaren arabera, "ez da kasualitatea izan", baizik eta "pixkanaka" euskal autogobernua "kaltetu nahi duen estrategia baten ondorio". Urkulluk gaineratu duenez, "orain, PP eta Ciudadanos bat eginda daudela, okerrena espero dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Albisteak Urkullu Andoni Ortuzar Zarautz albisteak Ciudadanos Gaurko azken orduko albistea Albert Rivera berriak