EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kanpainaren hasiera

Urkulluk Jaurlaritza 'sendoa' eskatu du, 'egonkortasuna' bermatzeko

EAJren hautagaiak ez du nahi Espainiako Estatuko “barrabaskeria” errepikatzea nahi.

Urkullu, gaurko kanpainako ekitaldian. Argazkia: Efe
Urkullu, gaurko kanpainako ekitaldian.
EAJk Gasteizen ekin dio hauteskunde kanpainari

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du EAEk "Jaurlaritza sendoa, indartsua eta arduratsua" behar duela, elkarrizketan eta akordioan oinarritua, Espainiako Estatuko "barrabaskeria" ez errepikatzeko, EAEn "ez baitago blokeorako eta ezegonkortasunerako tarterik".

EAJren lehendakarigaiak eta Andoni Ortuzar jeltzaleen presidenteak irailaren 25eko EAEko hauteskundeetarako kanpaina abiatzeko ekitaldian parte hartu dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarrerako 75 hautagaiekin batera.

Urkulluk "Euskadiren egonkortasuna bermatuko duen" Jaurlaritza indartsua aldarrikatu du, "enplegu gehiago eta hobea" bultzatuko duena, eta elkarrizketatik eta akordiotik abiatuta, autogobernua "defendatuko" duena.

Irailaren 25eko bozetan "Espainiako ezegonkortasuna eta blokeo politikoa Euskadira iristea galarazi" beharra dagoela azpimarratu du: "Herri hau elkarrekin eraikiko dugu. Euskadin ez dugu Espainiako Estatuko barrabaskeria errepikatu nahi".

Urkulluk EAJren "esperientzia" eskaini du, eta jakinarazi du "Euskadi modernizatzean eta eraldatzean" oinarritutako "herri proiektua" duela.

Jeltzaleen hautagaiak Osakidetzaren eta euskal hezkuntza sistemaren kalitatea "hobetzen jarraitzea", Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta "behar duen guztiari" ematea, 4.0 industria sustatzea, eta "autogobernu eta ongizate gehiago irabaztea" jarri du helburu gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Iñigo Urkullu biografia EAEko hauteskundeak Gaurko azken orduko albistea