EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Posta bidezko botoa

Botoa Correosen uzteko epea gaur arte luzatu dute

Berez, atzo amaitu behar zen epea, baina Hauteskunde Batzordeak egun bat luzatzea erabaki du, eta posta bidez bozkatzeko aukera eskatu duten herritarrek egun bat gehiago izango dute horretarako.

Correosen bulego bat. Argazkia: EiTB
Correosen bulego bat.
Correosen bulego bat. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur arte luzatu dute igandeko EAEko hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko epea, Hauteskunde Batzorde Zentralak hartutako erabakiaren ondorioz.

Berez, atzo, asteazkena, amaitu behar zen boto txartela Correosen uzteko epea, baina orain posta bidez botoa emateko prozedura bete duten herritarrek beste egun bat edukiko dute posta bulegora joateko.

Correoseko bulegoaren ordutegian joan beharko dute boto-emaileek, eta posta zerbitzuak boto-txartela igandean hauteskunde mahaira eramango duela bermatuko du.

Erabakiak igandean Galizian egingo diren hauteskundeei ere eragingo die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EAEko hauteskundeak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Correosen bulegoak